Gure herria: bigarren mailakoak ere
Berria egunkarian, abenduaren 15ean, gure eskolako 2. mailako lagunak agertu ziren "Gure herria" gaia landu zutelako.
Hona hemen egindako lana:
GETXO
Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilbo Handia eskualdekoa. Gutxi gora behera 90.000 biztanle inguru ditu, Euskal Herriko seigarren herririk handiena izanik.
Kantauri itsasertzean kokatzen da eta Nerbioi ibaiaren ahoan. Leioak, Berangok eta Sopelak inguratzen dute. Bilbotik 14 km.-tara dago.
Getxo lau auzoz osatua dago: Areeta, Neguri, Algorta (gurea) eta Getxoko Andra Mari. Algorta auzoa, gurea, guztietatik handiena da.Itsasertza zati batzuetan altua da, labarrak osatuz, Punta Galea eta Azkorri. Beste zati batzuetan baxua da eta hondartzak daude, Areeta, Arrigunaga, Azkorri, Ereaga eta Barinatxe.Getxo Gobela ibaiak zeharkatzen du.
Algortako jai garrantzitsuenak San Inazio, uztailaren 28tik 31ra eta San Nikolas abuztuaren 10tik, 13ra Portu Zaharrean.
Badago ikusteko leku interesgarri ugari baina aipagarrienak Aixerrota, Portu Zaharra eta Bizkaiko Zubia (UNESCOk Gizartearen Ondare izendatua) dira.“Getxon denetarik daukazu” bertako leloak dioen bezala. Ezagutu nahi baduzu, etor zaitez!


Meneame
del.icio.us