Lehenegoa: Aurkezpena
Hona hemen gure lehenego ekintza: Aurkezpena
Esan behar duzuna: izena, maila, zaletasunak, lagunak,.. eta guztiok jakitea nahi duzun beste. Mesedez, ortografia zaindu!!.Pentsatu behar duzu ,zeuk idatzi duzuna, besteok irakurriko dugula.
Nahi baduzu zure gustuko argazkia jarri ahal duzu.
Horretarako hurrengo pausuak segi:
1. Zure gustuko argazkia, ordenagailuaren idazmahaian (eskritorioan) kokatu. Argazkia oso handia ezin da izan (640 x 480 gehien jota). Argazkiak txikitzeko erabili ahal duzu zure argazki-kamararekin batera zetorren programa edo ordenagailuan daukazuna edo "loturak" (enlaces) barruan deskargatu ahal dituzunak (argazkiak moldatzeko edo picasa descargatzeko)
2. Zure blog-a zabalduta, "subir imagen" sakatu eta gero "examinar" sakatu.
3. Zabaltzen den pantailan, "buscar en": "escritorio".
4. Zure gustoko argazkia aukeratu eta "subir" jo edo bi aldiz klikatu argazkiaren gainean.
5. post-ean agertuko da irudia eta orain bere gainean klikatuz kokapena aukeratuko duzu.
6. Hau guztia egin eta gero beheko partean "publicar" jo.
Badago. Zorionak!!

Ekintza bukatzeko epea: 2007-11-23 (edo lehenago)

Meneame
del.icio.us