Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Berrikuntza Proiektua

07/12/2007 GMT 1

3.: Artea eta birziklapena

denonartean @ 00:01

222.jpg

  • 3. eta 4. Mailakoentzat

Hilabete honetan "Arte eta birziklapena"ren taillerari ekin diozue. Idatzi zein izan den zure lana, zer nolako materiala erabili duzun, eta nola egin duzun. Gero klikatu hemen eta zuk egindako lanaren argazkia bilatu. Beti bezala argazkia "eskritorioan " jarri behar duzu, horretarako

1-.Argazkiaren gainean klikatu, sagutxuaren eskunineko botoiarekin "copiar" sakatu, idazmahai (eskritorio) gainean klikatu eta berriro sagutxuaren eskuineko botoarekin "pegar" klikatu.

2.- Edo Argazkiaren gainean jarri ondoren , sagutxuaren eskuineko botoiarekin klikatu, gero "guardar imagen como" sakatu eta eskritorioan gorde.

Amaitzeko lehen postean agertzen diren pausuak jarraituz zure blogean argazkia jarri.

23/11/2007 GMT 1

2.: gure herria

denonartean @ 09:45

  Lehenengo post-ean zure burua aurkezku duzu. Oso ondo

  Orain ea non bizi zaren, nolakoa den zure herria, zein den zuretzat herriko lekurik ederrena.... azaldu behar duzu.

  Ez ahaztu: zure gustoko argazkia jartzea komenigarria da.

  Adi: ortografia zaindu egin behar duzu. Badakizu: zuk idazten duzuna, besteok irakurriko dugu.

  Post idazteko orduan laguntza aurkituko duzu  hurrengo helbideetan:

Informazio orokorra

Getxo zerutik ikusita

Argazkiak

Getxo udala

28/09/2007 GMT 1

Lehenegoa: Aurkezpena

denonartean @ 12:21

Hona hemen gure lehenego ekintza: Aurkezpena

Esan behar duzuna: izena, maila, zaletasunak, lagunak,.. eta guztiok jakitea nahi duzun beste. Mesedez, ortografia zaindu!!.Pentsatu behar duzu ,zeuk idatzi duzuna, besteok irakurriko dugula.

Nahi baduzu zure gustuko argazkia jarri ahal duzu.

Horretarako hurrengo pausuak segi:

1. Zure gustuko argazkia, ordenagailuaren idazmahaian (eskritorioan) kokatu. Argazkia oso handia ezin da izan (640 x 480 gehien jota).  Argazkiak txikitzeko erabili ahal duzu zure argazki-kamararekin batera zetorren programa edo ordenagailuan daukazuna edo "loturak" (enlaces) barruan deskargatu  ahal dituzunak   (argazkiak moldatzeko  edo picasa descargatzeko)     

2. Zure blog-a zabalduta, "subir imagen" sakatu eta gero "examinar" sakatu.

3. Zabaltzen den pantailan, "buscar en": "escritorio".

4. Zure gustoko argazkia aukeratu eta "subir" jo edo bi aldiz klikatu argazkiaren gainean.

5. post-ean agertuko da irudia eta orain bere gainean klikatuz kokapena aukeratuko duzu.

6. Hau guztia egin eta gero beheko partean "publicar" jo.

Badago. Zorionak!!

getxo.jpg

Ekintza bukatzeko epea: 2007-11-23 (edo lehenago)

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis