Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Berrikuntza Proiektua

16/05/2008 GMT 1

Hitzekin jolastu

denonartean @ 11:48

  "Enlaces" barruan begiratzen baduzu lotura berri bat topatuko duzu: jolasteko (educalia). Jotzen baduzu, orrialde berri bat zabalduko da. Orrialde horretan 3 jolas ezberdin daude. Ondo pasa!!

  Eta nahi baduzu zure lana lagunei erakutsi, zure blog-ean ipini ahal duzu. Horretarako hurrengo pausoak jarraitu:

  1. Ekintza bukatu eta gero paintailan agertzen dena gorde behar duzu. Horretarako "ImpPant" tekla jo. Gero minimizatu.
  2. Orain Paint programa zabaldu. (Inicio/programak/accesorios/paint)
  3. Paint programa zabalik eduki eta gero "edicion/pegar" jo. Ederto zuk egin duzuna ordenagailuan duzu gordeta.
  4.  Irudia oso handia denez komeniko zaizu txikitzea. Hori lortzeko  "archivo/guardar" (mahaigainean) jo eta zuk nahi duzun izena jarri. A! Oso garrantzitsua: Izenaren behean agertzen da "tipo". Han aukeratu behar duzu  JPEG irudia arintzeko.
  5. Orain gogoratu (edo birpasatu) nola igo argazki edo irudi bat (1.post-ean duzu informazioa)

  Bukatzeko hona hemen bi adibide. Ziur gaude zuk politago egin ahal duzula

zuk ere egin ahal duzu 
zabala

06/05/2008 GMT 1

Mikroistorioak

denonartean @ 14:29

Badakizu zer diren mikroistorioak? Hurrengo link zabaltzen baduzu gida txiki bat topatuko duzu

Hemen hainbat adibide irakurri ahal duzu. Adi irakurri, ea idearen bat bururatuko zaizun.

Gogoratu istorio laburra izan behar dela. Gehien bat 3 lerro izango du. Nahi baduzu irudiren bat sartu ahal duzu.

Ekin idazteari!!

07/04/2008 GMT 1

Liburu eguna

denonartean @ 10:15

Laster liburu eguna ailegatuko zaigu. Hori dela eta pentsatu dugu zuen hurrengo post-a gai horri buruz izango dela. Adi irakurri egin behar duzuna:

  1. Zure gustuko liburu bat aukeratu. Azala eskaneatu, (edo internetetik hartu argitaletxearen web gunetik) irudia post-ean erakusteko. Eskanerra ez badaukazu edo internet-en ez baduzu topatzen  eskolara ekarri zure liburua eta hemen egingo dugu.
  2. Liburu horri buruz zerbait kontatu (laburpen txiki bat, zergatik gustatu zaizun, nori gomendatuko diozu irakurtzea...)
  3. Orain arte ikasi duzuna birpasatu eta lotura/k jarri (idazlea, liburua, gaia...)edo zuri bururatzen zaizuna 

Zure lanaren zain gaituzu.

Liburu eguna: Matilda

denonartean @ 10:12

Hau da niri gustatzen zaidan liburua: Matilda.

Istorio honetan neska baten bizitza kontatzen da. Matilda oso neska jatorra da. Berari irakurtzea asko gustatzen zaio baina gurasoei ez zaie batere gustatzen. Haiek telebista bematilda1.jpgsterik ez dute begiratzen.

Matildak potere bereziak ditu eta berak erabiltzen ditu bere potereak arazoak konpontzeko... . Gehiago jakiteko klikatu

Nire ustez liburu hau 10 urtetik gora daukan edozein neska/mutilak irakurri ahal du. Pentsatzen dut zuen gustukua izango dela.

Idazlea:Roald Dahl

Argitaletxea:Alfaguara

Eta beste gauza bat: Orain dela urte batzuk historio honekin pelikula bat agertu zen. Hona hemen zatitxo bat:

Youtube

denonartean @ 13:05

YouTube-n hainbat bieoak daude eta ziur gaude zure gustukoak aurkituko dituzula, gero zure blog-ean eskegitzeko.

Horretarako adi irakurri zer egin behar duzun:

  1. Zure blog-a zabaldu (izena eta pasahitza erabiliz). Gero minimizatu.
  2. Youtube zabaldu (www.youtube.es) eta berak daukan bilatzailean idatzi zuk bilatu nahi duzuna (kirola, musika, natura...)
  3. Agertuko diren bideoen artean zure gustukoa aukeratu. Minimizatu.
  4. Zure post-ean bilatu Youtube ikurra eta klikatu.
  5. Zabalduko den lehiotxo berrian "Movie ID" barruan itsatsi behar duzu nabigatzailean agertzen den helbidea (bakarrik ikur honen atzean dagoena = XXXXXXX).
  6. Kopiatzeko aukeratu behar duzu eta gero "Ctrl+C".
  7. Itsasteko jarri gezia "Movie ID" barruan eta jo "Ctrl+V".
  8. Azkenean "Insertar" sakatu eta badago.

Zorionak!

Hona hemen bilatu behar dituzun bideoak:

  1. Getxo
  2. Marrazki bizidunak
  3. Animaliak
  4. Zure gustuko kirola


03/03/2008 GMT 1

Asmakizunak:erantzunak

denonartean @ 09:57

Begiratzen baduzue aurreko post-ean (Asmakizunak) eta "Ver / Escribir comentarios" jotzen baduzue, zuen lagunok erantzun dutena ikusiko duzue. Gehiengook asmatu duzue .Zorionak!

25/02/2008 GMT 1

Asmakizunak

denonartean @ 09:40

Hona hemen hurrengo ekintza: Asmakizunak.

Irakurri ondo (eta astiro) hurrengo bost asmakizun eta gero iruzkin (comentario) baten bidez idatzi erantzunak.

  ASMAKIZUNAK 

  1.   Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko,eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko
  2. Etxalarrerako bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz . Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Etxalarrera bidean?
  3.    Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
  4.    Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, denok lehor-lehor daude. Nola liteke?
  5.   Bart gauean osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer   gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?

Iruzkina (comentario) egiteko horrela egin behar duzu:

Post honen bukaeran "ver/escribir comentarios" gainean klikatu.

Zure izena idatzi.

E-mail bat jarri behar duzu .Ez baduzu, gogoratu gurea erabili ahal duzula(jbzabala@gmail.com)

Erantzunak idatzi. Erantzun bakotitza bere zenbakiarekin.

1................xxxxxxxxxxxxxxxxx

2................xxxxxxxxxxxxxxxxx

3................xxxxxxxxxxxxxxxxx

4................xxxxxxxxxxxxxxxxx

5................xxxxxxxxxxxxxxxxx

Partaideen artean 2 sari banatuko ditugu. Bata izango da parte hartzeagaitik eta bestea izango da gehien asmatzen duenarentzat.

Sorte izan!

Nahi baduzue asmakizun gehiago ikusi klikatu

14/02/2008 GMT 1

Iruzkinak (comentarios)

denonartean @ 12:28

Hona hemen hurrengo lana: Iruzkinak

Badakizue zuen lagunek egin dutena ikusi ahal duzuela. Horretarako gure taldea jo eta gero aukeratu behar duzue lagun bat. Hori eginez besteen lana ikusiko duzue. Zerbait interesgarria aurkitzen baduzue irukizun bat (comentario) egin ahal duzue. Horretarako hurrengo pausoak jarraitu:

Post-aren bukaeran  "ver/escribir comentarios" gainean jarri gezia, eskua bihurtu arte. Hau egin eta gero, klikatu gainean eta agertuko diren koadrotxoetan idatzi :

  • Izena (zure blog-aren izena)
  • Helbide elktronikoa (ez baduzu erabili ahal duzu hau: jbzabala@gmail.com)
  •  Zure lagunari esan nahi diozuna hasi idazten.
  • Bukatu eta gero jo previsualizar eta gero  publicar comentario.

Badago. Beti bezala agertuko zaizue "será publicado cuando lo apruebe el administrador del blog"

Anima zaitezte!!

Informazioa: blog-aren loturak

denonartean @ 11:56

Fijatzen bazara, blog-aren eskumako aldean (denonartean.nireblog.com) "enlaces" izenarekin gune bat daukazu.

Enlaces

Gune horretan hainbat lotura jarriko ditugu,bai informazioa bilatzeko, bai aisia pasatzeko, tresnak erabiltzeko... . Ikasturtean zehar gune hori handitzen saiatuko gara.

Loturak erabiltzeko hau da egin behar duzuna:

  1. Izen baten gainean gezia kokatu (arratoiaren gezia eskua bihurtuko da)
  2. Saguaren ezkerreko botoia klikatuz web orrialde berri bat ikusiko duzu.

Aztertu!!

07/02/2008 GMT 1

Zuen txanda

denonartean @ 10:12

  Fijatzen bazarete  norberaren blog-ean, eskumako aldean  agertzen da "comentarios" atal bat. Han ikusi ahal duzue zein izango den hurrengo ekintza.Komentario osoa ikusteko klikatu behar duzu izenburuaren gainean. Norberak berea dauka. Ekintza burutzeko erabili ahal duzue orain arte egin duzuna (ordenagailutik hartutako argazkiak, internet-etik hartutako argazkiak, estekak..)

  Egin eta gero(edo egin baino lehen) fija zaitezte ea zer den zuen lagunok egin dutena.Agian ideak hartuko dituzu...

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis