Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Berrikuntza Proiektua

Archivo: Mayo 2008

16/05/2008 GMT 1

Hitzekin jolastu

denonartean @ 11:48

  "Enlaces" barruan begiratzen baduzu lotura berri bat topatuko duzu: jolasteko (educalia). Jotzen baduzu, orrialde berri bat zabalduko da. Orrialde horretan 3 jolas ezberdin daude. Ondo pasa!!

  Eta nahi baduzu zure lana lagunei erakutsi, zure blog-ean ipini ahal duzu. Horretarako hurrengo pausoak jarraitu:

  1. Ekintza bukatu eta gero paintailan agertzen dena gorde behar duzu. Horretarako "ImpPant" tekla jo. Gero minimizatu.
  2. Orain Paint programa zabaldu. (Inicio/programak/accesorios/paint)
  3. Paint programa zabalik eduki eta gero "edicion/pegar" jo. Ederto zuk egin duzuna ordenagailuan duzu gordeta.
  4.  Irudia oso handia denez komeniko zaizu txikitzea. Hori lortzeko  "archivo/guardar" (mahaigainean) jo eta zuk nahi duzun izena jarri. A! Oso garrantzitsua: Izenaren behean agertzen da "tipo". Han aukeratu behar duzu  JPEG irudia arintzeko.
  5. Orain gogoratu (edo birpasatu) nola igo argazki edo irudi bat (1.post-ean duzu informazioa)

  Bukatzeko hona hemen bi adibide. Ziur gaude zuk politago egin ahal duzula

zuk ere egin ahal duzu 
zabala

06/05/2008 GMT 1

Mikroistorioak

denonartean @ 14:29

Badakizu zer diren mikroistorioak? Hurrengo link zabaltzen baduzu gida txiki bat topatuko duzu

Hemen hainbat adibide irakurri ahal duzu. Adi irakurri, ea idearen bat bururatuko zaizun.

Gogoratu istorio laburra izan behar dela. Gehien bat 3 lerro izango du. Nahi baduzu irudiren bat sartu ahal duzu.

Ekin idazteari!!

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis