Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Berrikuntza Proiektua

Archivo: Abril 2008

07/04/2008 GMT 1

Liburu eguna

denonartean @ 10:15

Laster liburu eguna ailegatuko zaigu. Hori dela eta pentsatu dugu zuen hurrengo post-a gai horri buruz izango dela. Adi irakurri egin behar duzuna:

  1. Zure gustuko liburu bat aukeratu. Azala eskaneatu, (edo internetetik hartu argitaletxearen web gunetik) irudia post-ean erakusteko. Eskanerra ez badaukazu edo internet-en ez baduzu topatzen  eskolara ekarri zure liburua eta hemen egingo dugu.
  2. Liburu horri buruz zerbait kontatu (laburpen txiki bat, zergatik gustatu zaizun, nori gomendatuko diozu irakurtzea...)
  3. Orain arte ikasi duzuna birpasatu eta lotura/k jarri (idazlea, liburua, gaia...)edo zuri bururatzen zaizuna 

Zure lanaren zain gaituzu.

Liburu eguna: Matilda

denonartean @ 10:12

Hau da niri gustatzen zaidan liburua: Matilda.

Istorio honetan neska baten bizitza kontatzen da. Matilda oso neska jatorra da. Berari irakurtzea asko gustatzen zaio baina gurasoei ez zaie batere gustatzen. Haiek telebista bematilda1.jpgsterik ez dute begiratzen.

Matildak potere bereziak ditu eta berak erabiltzen ditu bere potereak arazoak konpontzeko... . Gehiago jakiteko klikatu

Nire ustez liburu hau 10 urtetik gora daukan edozein neska/mutilak irakurri ahal du. Pentsatzen dut zuen gustukua izango dela.

Idazlea:Roald Dahl

Argitaletxea:Alfaguara

Eta beste gauza bat: Orain dela urte batzuk historio honekin pelikula bat agertu zen. Hona hemen zatitxo bat:

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis