Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Berrikuntza Proiektua

Archivo: Febrero 2008

25/02/2008 GMT 1

Asmakizunak

denonartean @ 09:40

Hona hemen hurrengo ekintza: Asmakizunak.

Irakurri ondo (eta astiro) hurrengo bost asmakizun eta gero iruzkin (comentario) baten bidez idatzi erantzunak.

  ASMAKIZUNAK 

  1.   Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko,eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko
  2. Etxalarrerako bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz . Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Etxalarrera bidean?
  3.    Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
  4.    Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, denok lehor-lehor daude. Nola liteke?
  5.   Bart gauean osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer   gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?

Iruzkina (comentario) egiteko horrela egin behar duzu:

Post honen bukaeran "ver/escribir comentarios" gainean klikatu.

Zure izena idatzi.

E-mail bat jarri behar duzu .Ez baduzu, gogoratu gurea erabili ahal duzula(jbzabala@gmail.com)

Erantzunak idatzi. Erantzun bakotitza bere zenbakiarekin.

1................xxxxxxxxxxxxxxxxx

2................xxxxxxxxxxxxxxxxx

3................xxxxxxxxxxxxxxxxx

4................xxxxxxxxxxxxxxxxx

5................xxxxxxxxxxxxxxxxx

Partaideen artean 2 sari banatuko ditugu. Bata izango da parte hartzeagaitik eta bestea izango da gehien asmatzen duenarentzat.

Sorte izan!

Nahi baduzue asmakizun gehiago ikusi klikatu

14/02/2008 GMT 1

Iruzkinak (comentarios)

denonartean @ 12:28

Hona hemen hurrengo lana: Iruzkinak

Badakizue zuen lagunek egin dutena ikusi ahal duzuela. Horretarako gure taldea jo eta gero aukeratu behar duzue lagun bat. Hori eginez besteen lana ikusiko duzue. Zerbait interesgarria aurkitzen baduzue irukizun bat (comentario) egin ahal duzue. Horretarako hurrengo pausoak jarraitu:

Post-aren bukaeran  "ver/escribir comentarios" gainean jarri gezia, eskua bihurtu arte. Hau egin eta gero, klikatu gainean eta agertuko diren koadrotxoetan idatzi :

  • Izena (zure blog-aren izena)
  • Helbide elktronikoa (ez baduzu erabili ahal duzu hau: jbzabala@gmail.com)
  •  Zure lagunari esan nahi diozuna hasi idazten.
  • Bukatu eta gero jo previsualizar eta gero  publicar comentario.

Badago. Beti bezala agertuko zaizue "será publicado cuando lo apruebe el administrador del blog"

Anima zaitezte!!

Informazioa: blog-aren loturak

denonartean @ 11:56

Fijatzen bazara, blog-aren eskumako aldean (denonartean.nireblog.com) "enlaces" izenarekin gune bat daukazu.

Enlaces

Gune horretan hainbat lotura jarriko ditugu,bai informazioa bilatzeko, bai aisia pasatzeko, tresnak erabiltzeko... . Ikasturtean zehar gune hori handitzen saiatuko gara.

Loturak erabiltzeko hau da egin behar duzuna:

  1. Izen baten gainean gezia kokatu (arratoiaren gezia eskua bihurtuko da)
  2. Saguaren ezkerreko botoia klikatuz web orrialde berri bat ikusiko duzu.

Aztertu!!

07/02/2008 GMT 1

Zuen txanda

denonartean @ 10:12

  Fijatzen bazarete  norberaren blog-ean, eskumako aldean  agertzen da "comentarios" atal bat. Han ikusi ahal duzue zein izango den hurrengo ekintza.Komentario osoa ikusteko klikatu behar duzu izenburuaren gainean. Norberak berea dauka. Ekintza burutzeko erabili ahal duzue orain arte egin duzuna (ordenagailutik hartutako argazkiak, internet-etik hartutako argazkiak, estekak..)

  Egin eta gero(edo egin baino lehen) fija zaitezte ea zer den zuen lagunok egin dutena.Agian ideak hartuko dituzu...

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis