Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Berrikuntza Proiektua

Archivo: Enero 2008

24/01/2008 GMT 1

Gustukoenak

denonartean @ 14:23

Aurreko post-ean nola egin behar diren loturak (estekak, enlaces) azaldu genuen eta lagun batzuk hasi dira egiten. Begiratzen baduzue besteen blog-etan ikusiko duzue zeintzuk diren besteei gustatzen zaizkien gauzak.

Dena dela, zuei ez bazaizue bururatzen zeri buruz egin ahal duzue zuen pos-ta... hona hemen prestatu dugun zerrendotxoa zuek post-a (eta lotura, noski) egiteko.

Animalia bat ,  liburu bat  ,  ipuin bat  ,  leku bat  ,  ibilgailu bat  ,  kirolari bat   ,  talde bat

pelikula bat ,  aktore bat  , telesail bat ,......eta zuei bururatuko zaizuena.

Irakurri hurrengo adibidea:

Nire gustuko janaria.

Denetarik jan behar dugula badakigu, elikadura orekatua izan behar dela badakigu ere, gosaria oso janari garrantzitsua dela ere bai.... baina ezin dugu ukatu gauza batzuk besteak baino gozoagoak iruditzen zaizkigula. Niri, adibidez, pizza asko gustatzen zait eta astero saitzen naiz pizza ezberdin bat jaten. Zuei pizza gustatzen bazaizue ikusi ahal duzue errezeta hauek.Zuen gustokoenak izango direla espero dut. 

 On egin!



pizza.jpg

18/01/2008 GMT 1

Estekak (loturak): Adibideak

denonartean @ 11:38

Irakur ezazu hurrengo adibideak. Horrela da (gutxi gora behera) nola geratu behar den zuk egingo duzuna.

Herri kirola

Herri kirolak, normalean, aintzinalo lanetan dauka oinarria.Orain, makinei esker, ez da beharrezkoa lehen egiten zen lan gogorrenik egitea.

Zuhaitzak mozteko, harrietan zuloak egiteko, gauzak leku batetik bestera eramateko, arrantza egiteko.... makinak ditugu, baina horrek ez du esan nahi ahaztu egin behar dugula nola burutzen zen gure aiton-amonen bizimodua. Hori dela eta, lehen lanak zirenak orain herri kirolak  ditugu.

 

Niri gehien gustatzen zaidan telesaila

Telebistan programa pila daude, baina niri gehien gustatzen zaidana "Los Simpsons" da, pensatzen dudalako oso familia dibertigarria dela.

Nahi baduzue programa hori buruzko informazioa bilatu klikatu hemen.

the-simpsons.jpg

 

Orain zure txanda ailegatu da:

Zure gustoko ekintza bati buruzko internet-eko helbide bat aukeratu (Google-an adibidez) eta kontatu zergaitik gustatzen zaizun ekintza hori (kirola,zinea,jolasak...).Gero helbide hori, esteka (lotura) baten bidez jarri.

Ah! Nahi baduzu argazkia ipini ahal duzu.

Zorte izan!

 

16/01/2008 GMT 1

Estekak (loturak).Nola egin

denonartean @ 12:47

Post honetan nola egiten den lotura azalduko dugu. Niri futbola asko gustatzen zait eta batez ere Athletic. Hori dela eta Athletic-en orriladea jarri dut lotura baten bidez.

Hori edozein helbidekin egin ahal da. Adi irakurri ea zer egin behar den.

  • Lehenego eta behin zein den jarri nahi duzun helbidea jakin behar duzu. (Nik bilatu dut Google-an Athletic-ena). Gero aukeratu egin behar duzu. Horretarako arratoiaten gezia helbide barran jarri eta gero birritan sakatu, urdina bihurtzeko.
  • Hau egin eta gero kopiatu behar duzu helbide hori. Horretarako sakatu "ctrl" tekla eta , askatu gabe, sakatu "c" tekla. Ederto. helbidea kopiatu duzu. (Hori egiteko beste modu batzuk badaude baina guk hori aukeratu dugu. Nahi baduzu beste modu batez egin, ez dago arazorik)
  • Orain zure blog-ean hasiko zara idazten eta nahi duzun hizkia markatu behar duzu. Horretarako hizki aurrean jarri eta birritan klikatu hizki hori aukeratzeko.
  • Gero goian duzun kate-maila (eslabón) aukeratu eta zabalduko den lehio berrian kopiatu lehen aukeratu duzun helbidea ("dirección del enlace" barruan) hori lortzeko sakatu behar duzu "ctrl"tekla eta ,askatu gabe, sakatu "v" tekla. Oso ondo! helbidea kopiatu duzu.
  • Gutxi falta da. Orain behean agertzen den "destino" hutsunean klikatu eta aukeratu "abrir enlace en una ventana nueva".
  • Bukatzeko "insertar" jo eta badago. Zorionak!!
  • Gurasoentzako laguntza: klikatu hemen

11/01/2008 GMT 1

Gabonak kalean: irabazleak

denonartean @ 13:07

Aldez aurretik zoriondu nani diegu parte hartu dutenei, oso argazki ederrak atera dituzue eta.

Asko eztabaidatu ondoren azkenean zeintzuk diren irabazleak hona hemen dituzue:

1go saria: Hanna

hanna-1.jpg

                                                                                             

2. saria:Sofía

sofia.jpg

                                                                                                 

3. saria: Lucía

lucia.jpg

                                              

Beste gauzatxo bat: parte hartu duen mundu guztiari eta saririk lortu ez duenari oparitxo bat emango diegu. Hau da egin ahal dugun gutxiengoa!!

Datorren astean sariak banatuko ditugu.

 

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis