Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Berrikuntza Proiektua

Archivo: Diciembre 2007

21/12/2007 GMT 1

Flickr

denonartean @ 12:34

Flickr erabiliko dugu gure argazkiak gordetzeko. Norberak bere blog-ean izango ditu bereak, noski, baina nahi badugu argazki guztiak ikusi oso astuna izango da ikaslearen blog batetik beste batera pasatzea. Hori gerta ez dadin Flickr erabiliko dugu.

Oso erreza da erabiltzea. Jo Flickr eta gero "buscar" barruan sakatu birziklapentailerrak edo gabonakkalean (hauek dira orain arte jarri ditugun txartelak -"tag /etiquetas" argazkiak bilatzeko. Beste txartel berri bat sortzen badugu blog nagusiaren bidez esango dizuegu)

Zorionak!!

denonartean @ 12:02

Berriz eguberriak  aurrean ditugu eta nahi dugu egoera horretaz batiatu zoriononeko mezua zuei bidaltzeko.

Ondo pasa eguberriak!

Zorionak!!...eta urte berri on!!

Ah! eta nahi baduzue Olentzerorekin harremanetan jarri interneten bidez klikatu hemen

Beste gauzatxo bat: nahi baduzue eguberriari buruzko informazio gehiago izan, klikatu hemen. Gazteleraz  eginda dago, baina merezi duela pentsatzen dugu.

Gure herria: bigarren mailakoak ere

denonartean @ 09:25

Berria egunkarian, abenduaren 15ean, gure eskolako 2. mailako lagunak agertu ziren "Gure herria" gaia landu zutelako.

Hona hemen egindako lana: 

GETXO

            Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilbo Handia eskualdekoa. Gutxi gora behera 90.000 biztanle inguru ditu, Euskal Herriko seigarren herririk handiena izanik.

Kantauri itsasertzean kokatzen da eta Nerbioi ibaiaren ahoan. Leioak, Berangok eta Sopelak inguratzen dute. Bilbotik 14 km.-tara dago.

Getxo lau auzoz osatua dago: Areeta, Neguri, Algorta (gurea) eta Getxoko Andra Mari. Algorta auzoa, gurea, guztietatik handiena da.Itsasertza zati batzuetan altua da, labarrak osatuz, Punta Galea eta Azkorri. Beste zati batzuetan baxua da eta hondartzak daude, Areeta, Arrigunaga, Azkorri, Ereaga eta Barinatxe.Getxo Gobela ibaiak zeharkatzen du.

Algortako jai garrantzitsuenak San Inazio, uztailaren 28tik 31ra eta San Nikolas abuztuaren 10tik, 13ra Portu Zaharrean.

Badago ikusteko leku interesgarri ugari baina aipagarrienak Aixerrota, Portu Zaharra eta Bizkaiko Zubia (UNESCOk Gizartearen Ondare izendatua) dira.“Getxon denetarik daukazu” bertako leloak dioen bezala. Ezagutu nahi baduzu, etor zaitez!                                                                                                                                          

                                                                                                                  468505427_bbe5598912_m1.jpg                             

bzubia.jpg    

Eta hauek dira gure lagunak:  

2b.JPG

2a.JPG

16/12/2007 GMT 1

Egin ezazu zure ELF-a

denonartean @ 19:35

Adi!

Klikatzen baduzu hurrengoan postala berezia, ikusiko duzu!

Eta gustatzen bazaizu, zeuk ere horrelako bat egin ahal duzu zure lagunei bidaltzelo.

Ikusi eta gero, agertzen diren pausoak jarraitu... eta, bide batez, zure ingelesa birpasatuko duzu.

Zorte izan!

14/12/2007 GMT 1

Argazki lehiaketa: Gabonak kalean

denonartean @ 13:22

 Pentsatzen duzu primerako argazkilari zarela? Hona hemen erakusteko aukera duzu.

Nahi baduzu gure lehiaketan parte hartu hau da egin behar duzuna: zure argazki kamara hartu eta hasi argazkiak ateratzen. Gaia oso  erreza da:GABONAK  (jostailuak, erakuslehioak, Olentzero, Errege Magoak, kaleko argiak,familia...)

Hau egin eta gero zure gustoko diren bi argazki ederrenak aukeratu eta zure blogean kokatu hurrengo izenburuarekin: GABONAK KALEAN

Hurrengo astean, blog nagusian (denonartean.nireblog.com) hiru argazi nagusiak argitaratuko ditugu.

Bukatzeko epea: 2008-01-7

Parte hartzeko ezinbeztekoa izango da aurreko  post-ak  bukatuta izatea (1.Aurkezpena , 2.Gure herria, 3.Arte eta birziklapena /Internet-etik hartutako irudiak)

Sariak:  1. argazkia                  argazki kamara

             2.   argazkia                 ordenagailu jolas bat

             3.   argazkia                 pen drive

Zorte ona izan!             

07/12/2007 GMT 1

4.: Internet-etik hartutako irudiak

denonartean @ 00:05

katamotz.jpg

www.naturephoto-cz.eu

  • 5. eta 6. Mailakoentzat

Internet-en hainbat irudi daude. Oso erreza da guk nahi duguna hartzea. Normalean irudia nondik datorren (norena den, zein web-horrialdetik hartu dugun..) esan behar dugu. Goiko partean adibidea duzu.

Nahi baduzu hori lortu hurrengo pausoak jarraitu:

Zabaldu www.google.es/. Aukeren artean Irudiak hartu.

  1. Idatzi orain zeri buruz nahi duzun irudiak bilatu eta jarraian egin "klik"saguaren ezkerreko botoian edo jo "enter" teklado-an.
  2. Irudiak aztertu (ziur pilo agertuko direla) eta zure gustokoa aukeratu.
  3. Irudiaren gainean birritan jo,irudia handiagoa ikusi arte.
  4. Irudiaren gainean jarri saguaren gezia eta gero saguaren eskumako botoia sakatuz "guardar destino como " aukeratu irudia idazmahaian (eskritorio-an) uzteko.
  5. Orain gogoratu lehenengo post-ean egin zenuena (nola igo argazkia)eta zeuk jarraitu.
  6. Azkenean argazkiaren alboan (beheko partean jarri dut nik) kopiatu nondik hartu duzun argazkia. Ez da beharrezkoa dena kopiatzea, bakarrik datu nagusienak (www.naturephoto-cz.eu ). Ondo kopiatzen baduzu idatzi duzuna esteka bihurtuko da.
  7. Jo ta ke!

3.: Artea eta birziklapena

denonartean @ 00:01

222.jpg

  • 3. eta 4. Mailakoentzat

Hilabete honetan "Arte eta birziklapena"ren taillerari ekin diozue. Idatzi zein izan den zure lana, zer nolako materiala erabili duzun, eta nola egin duzun. Gero klikatu hemen eta zuk egindako lanaren argazkia bilatu. Beti bezala argazkia "eskritorioan " jarri behar duzu, horretarako

1-.Argazkiaren gainean klikatu, sagutxuaren eskunineko botoiarekin "copiar" sakatu, idazmahai (eskritorio) gainean klikatu eta berriro sagutxuaren eskuineko botoarekin "pegar" klikatu.

2.- Edo Argazkiaren gainean jarri ondoren , sagutxuaren eskuineko botoiarekin klikatu, gero "guardar imagen como" sakatu eta eskritorioan gorde.

Amaitzeko lehen postean agertzen diren pausuak jarraituz zure blogean argazkia jarri.

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis