Hona hemen hurrengo ekintza: Asmakizunak.
Irakurri ondo (eta astiro) hurrengo bost asmakizun eta gero iruzkin (comentario) baten bidez idatzi erantzunak.
ASMAKIZUNAK
- Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko,eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko
- Etxalarrerako bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz . Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Etxalarrera bidean?
- Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
- Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, denok lehor-lehor daude. Nola liteke?
- Bart gauean osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?
Iruzkina (comentario) egiteko horrela egin behar duzu:
Post honen bukaeran "ver/escribir comentarios" gainean klikatu.
Zure izena idatzi.
E-mail bat jarri behar duzu .Ez baduzu, gogoratu gurea erabili ahal duzula(jbzabala@gmail.com)
Erantzunak idatzi. Erantzun bakotitza bere zenbakiarekin.
1................xxxxxxxxxxxxxxxxx
2................xxxxxxxxxxxxxxxxx
3................xxxxxxxxxxxxxxxxx
4................xxxxxxxxxxxxxxxxx
5................xxxxxxxxxxxxxxxxx
Partaideen artean 2 sari banatuko ditugu. Bata izango da parte hartzeagaitik eta bestea izango da gehien asmatzen duenarentzat.
Sorte izan!
Nahi baduzue asmakizun gehiago ikusi klikatu